Zer da

Jone, Marina eta  Marta gara,

Bilakaera pertsonala eta profesionala gure proiektuaren abiapuntua da. Hala ere, ez da gure ideiaren ernamuina. Proiektu hau martxan jarri dugun hiru bazkideak haurtzarotik dantza eskolak egin ditugu. Hainbeste urtez dantzan ibili ondoren, dantza gure bizitzaren parte izateaz gain, guretzako komunikazio tresna eta bizimodu bat da, horregatik sortu dugu Kaxa.

Ikasketak eta arlo profesional, itxuraz desberdinetan, aritu garen arren, gure proiektuak esparru horiek integratzen ditu. Jarduera artistikoak osatuz, psikologia, hezkuntza eta ikus-entzunezkoak tartekatzen ditugu. 

KAXA familian eta mimoz sortutako proiektua da. Espazio libre bat non norberak nahi duena izan daitekeen.

Jone Barandika

Gizarte integrazioa eta Psikologian graduatua


Talde anitzekin lan egin du gizarte integratzaile moduan. Aldi berean dantza ikasle eta irakaslea izan da bai Eibarren baita Mendaron ere.

Norberak bere sentimenduak artearen bitartez adieraztea da bere eginkizun nabarmenena.

Marina Crucelaegui

Haur hezkuntzan graduatua


Magisteritzan ikasitako kontzeptuak dantza klaseetan helarazten ditu. Txikitatik dantzan ibili eta Bartzelonan Area, Espai de Dansa i Creació eskolan egon ondoren.

Bere pasioa dantza umeekin partekatzea da.

Marta Prol 

Ikus-entzunezko komunikazioan graduatua MU-n eta Zinema zuzendaritzan masterra, Escuela de Artes y Espectáculos TAI. 


Telebistan, zineman eta ekitaldien munduan aritzen da. Bere ametsa dantza ikuskizun bat sortzea da eta zergatik ez hasi Eibarko gaztetxoekin? Horretarako ikus-entzunezkoetan ikasitako tekniken bitartez, ikuskizun baten esparruak partekatzen ditu ikasleekin.

Zer eskaintzen dugu?

Sormena eta mugimenduaren bitartez haur eta helduen osasun fisiko eta emozionala sustatzen dituen diziplina anitzeko elkarte bat gara.

Dantza eta antzezpen klaseak eskaintzen ditugu hiru urtetik aurrera. 

Metodologia

Balioetan oinarritutako hezkuntza gure proiektuaren muina da:

Berdinen artean hezten dugu, sexuaren eta gizarte-taldeen arteko alderik gabe. Talde-lanean sinesten dugu, bere kulturaz, naturarekiko errespetuaz eta euskararekiko konpromisoaz kontziente den gizarte bat lortzeko. Garrantzitsua iruditzen zaigu balore hauek egunerokotasunean presente egotea, pertsonak daukaten hezkuntzari informazioa gehitu eta sakonduz.

Erabiltzen dugun metodologiak desberdinak egiten gaitu. Gure ikasleak aktiboak izatea nahi dugu. Horregatik, ikasturtean zehar egiten ditugun proiektuak guztion artean sortzen ditugu: gaia erabaki, musika aukeratu, eta bideoak eta dekoratuak denon artean osatu.

Kaxan, ideia guztiak baliodunak eta beharrezkoak ikusten ditugu

Ekintza desberdinak

Ikasleei eta Eibarko gazteriari zuzenduak dauden Mugisormen tailer bereziak eskaintzen ditugu musu-truk ostiraletan. Bertan adin desberdineko ikasleekin lan egiten dugu, errespetua, ingurumen sozial osasuntsua, euskara eta elkartasuna indartzeko asmoarekin.

Espazio bat sortu dugu, non jendeak talde baten parte dela sentitzen duen. Pertsona berriak ezagutzeko leku bat, belaunaldien eta gizarte-taldeen arteko harremanak sortzeko tokia. Hitz batez, familia bat.

Ekintzetan sinesten dugu. Kalean presente egon nahi dugu, kultur eta gizarte ekitaldi ezberdinetan, euskararen eguna edo emakumearen eguna bezalakoak. Pertsonen arteko lankidetzan sinesten dugu, gizarte aktibo bat lortzeko.

Poliki- poliki gazteen artean komunitate artistiko bat sortzea da gure helburu nagusia.